2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena

BELAGUAKO IRTEERA

 Kaixo berriz.
Aste bukaera honetan, Belaguako zeruetan ibili gara. Asteburu paregabe bat pasa dugu. Batzuk beraien lehen hegaldia bertan egin dute. Beste batzuk, egiten ditugun akatsak zuzentzen saiatu gara.
Izan dira ere, guri laguntzen egon diren batzuk ere. Milla esker despegeetan eta lur artzetan hor egoteagatik. Zuek gabe ez ziren berdin aterako eta.
Hegaldi batzuk egin genituen, baita bapo jan eta eran ere.
 Larunbateko eguna, Hotz asi genuen  - 4 gradurekin. Baina azkar berotu  zuen eta Lakorara oñez igo zirenek ondo dakite hori!!!!
Eguardi inguru arte hegan egin eta lagun bat zuhaitz batera jausi ostean, geldiune txo bat egin genuen. Helikopteroak bere lana egin zezan. Esan beharra dago, erreskatea burutu ondoren berak ez zuela ezer larririk egin  eta bere parapentea ere, bertan zegoen jendeak bildu zuela esfortzu haundiarekin.
Igandean ere hegan egin eta ederki bazkaldu genuen Txamantxoiako tabernan. Benetan leku gomendagarria!!!
Ala ba!! Txapa hau eta gero Bideoarekin uzten dizuegu. Ondo izan eta egin Hegan!!!!



2013(e)ko urriaren 10(a), osteguna

Belaguara Goaz Parapenteekin egan egitera!!!!!!

Kaixo Lagunak:
Aste bukaera honetan,  Urriaren 11,12 eta 13 an  Belaguara joango gara parapenteekin hegaldi batzuk egin asmotan. Hego haizea izango dugula ematen du eta bagara 15 bat lagun asteburua iristeko zai.
Ez da umorea faltako. Ikasiko dugu eta inguru eder hauek zerutik ikusiko ditugu. Azken batean, lagun artean zer gehiago eskatu dezakegu?
Belaguara bazoaz eta guzti hau ikusi nahi baduzu, badakizu non izango garen. Nola ez Juanpito inguruan. Jajajajaja

Ondo segi eta laster arte